• Zinemaldiaren lehenengo ekitaldi honetan espainiar nazionalitateko ekoizle eta zuzendariek hartu ahal izango dute parte, baldin eta aurkeztutako lanen eskubideak badituzte.
• Hautagai bakoitzak nahi adina lan aurkeztu ahal izango ditu.
• Aintzat hartzeko, aurkeztutako lanek musika gaiak izan behar dituzte, edozein estilotan eta zentzu zabalean. Musikak argi eta garbi nagusi izan behar du, ez da nahikoa lanak soinu banda propioa izatea. Soilik soinu bandak narrazio eginkizuna badu edo gaia musikala bada onartuko da film laburra hautaketa batzordeak balora dezan.
• Bideoklipak onartuko dira, baina gainerako film laburrekin lehiatuko dira kategoria propiorik izan gabe.
• Aurkeztutako lanen gehienezko iraupena 25 minutukoa izango da. Antolatzaileek haientzat gordetzen dute iraupen luzeagoko lanak sartzeko aukera.
• Onartuko dira gaztelaniaz edo euskaraz diren lanak, edo bi hizkuntz horietako batean azpitituluak dituzten lanak.
• Antolatzaileek aurkezten diren lanen kopia bat gordeko dute; kopia hori ez da eskubidedunaren aldez aurreko baimenik gabe erabiliko, eta erabiliko da soilik irabazi asmorik gabeko kultur ekitaldietan.
• Antolatzaileek lanen zatiak erabili ahal izango dituzte (gehienez ere minutu bat) sustapen xedeetarako.