EPAIMAHAIA


mursego.png
MURSEGO

Maite Arroitajauregi Eibarren jaio zen 1977an, Biolontxeloan lizentziatua da Gasteizko Goi Mailako Kontserbatorioan, eta erdi-mailako gradua du Ganba-biolan Bilboko Juan Crisostomo de Arriaga Kontserbatorioan. Anari, Lisabö eta Xabier Montoia taldeetako kide izan ondoren, 2009an Mursego sortu zuen, bere kabuz egindako proiektua. Bertan, hainbat disko argitaratu ditu, hala, abangoardia, folklorea eta musika klasikoa hibridatzen dituen musika-hizkuntza propioa definitzen joan da, eta 200 kontzertu baino gehiago eman ditu Paristik Erromara bitarteko agertokietan.

Dantzaren eta antzerkiaren munduarekin noizbehinkako lankidetzez harago, ibilbide emankorra hasi du ikus-entzunezkoen munduan, hainbat film laburri musika jarriz, besteak beste, Isaki Lakuesta-ren "El rito", "2012" eta " “Herentzia" filmei. Halaber, zenbait film luzeren soinu banda konposatu du, besteak beste, Oskar Alegríaren "Emak Bakia"rena. 2015ean, Javi Pez-ekin batera Zinemaldiaren atal ofizialean aurkeztu zen Asier Altunaren "Amama" filmaren soinu-banda konposatu zuen, eta, ondoren, lan horrekin Montpellierren zinema-jaialdian musika onenaren saria irabazi zuten. Fernando Francoren "Morir" soinu-banda eginez Zinemarako musikan berriz murgildu ondoren, 2018an Myriam Perez Cazabónen "Mutu" pieza eszenikorako musika konposatu zuen.

Azken urteotan, zinemarako musikaren konposizioan dena emana, besteak beste, Fermín Muguruzaren "Black is Beltza: Ainhoa" eta Fernando Francoren "La Consagración de la Primavera" (2022) filmetarako musika sinatu du. Bereziki emankorra izan da Aránzazu Calleja bilbotarrarekin batera osatu duen bikote artistikoa, berarekin konpostu baitu Pablo Agüeroren “Akelarre” (2020) filmaren, eta Paul Urkijoren “Irati” filmaren soinu-bandak. Lehenengoagatik Goya Saria eta Platino Saria lortu zituzten jatorrizko musika onenarengatik, eta bigarrenagatik, berriz, abesti hoberenaren eta jatorrizko musika onenaren kategorietarako izendatu zituzten.

nerea.png
NEREA KORTABITARTE

Nerea Kortabitarte (Donostia) Informazio Zientzietan lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean. Bere ibilbide profesionala Cadena SER kateko mikrofonoetan hasi zuen eta, geroago, Telecinco kateko albistegietan lan egin zuen. 2002an Donostiako Plan Estrategikoaren komunikazio-arduraduna izan zen. Hiru urtez Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteko prentsa-departamentuko kide izan zen. Fnac-eko komunikazio-arduraduna izan da (2005-2021) eta gaur egun kulturaren sektorean espezializatutako komunikazio-agentzia propio bat zuzentzen du. Dock of the Bay jaialdiko eta Crossover Telesailen Jaialdiko (besteak beste) prentsa-buru ere bada.

2019an Juliette, chica valiente haurrentzako ipuina argitaratu zuen. 2020ko azaroan, Juliette y un planeta llamado Tierra bere bigarren ipuina plazaratu zen. 2022ko maiatzean, azkenik, trilogia burutu du ¡Viva la diferencia, Juliette! lanarekin.

Radio San Sebastián irratiko Hoy por Hoy programako solasaldian parte hartzen du aldizka. Euskal Zinemaren Irizar Sariaren epaimahaikide izan da Donostiako Zinemaldian.

mikel.png
MIKEL G. GURPEGUI

Mikel G. Gurpegui (Donostia, 1964) langile autonomoa da komunikazioaren arloan. Nafarroako Unibertsitatean Informazio Zientzietan lizentziatua, bere ibilbidean zehar hainbat eta hainbat lan egin ditu kazetari, idazlari eta ikertzaile gisa.

Horien guztien artean, bi esparrutan zentratu da gehiago: zineman eta memorian. Gipuzkoako XX. mendeko eguneroko historiaren eta historia horrek garai hartan prentsan izan zuen islaren zale amorratua da, eta 2003tik hona, eta gaur egun ere , "La calle de la Memoria" eguneroko atala -atzera begirakoa- egiten du "El Diario Vasco" egunkarian. Era berean diariovasco.com-en "Historias de Gipuzkoa" kanalean ere laguntzen du. Donostia Kulturarako hitzaldiak eta ikastaroak eman ditu Donostiako iraganeko alderdiei buruz, eta hainbat liburu egin ditu: ‘Casa Munoa. De la Belle Epoque al siglo XXI’ (2018), ‘Tamborrada / Danborrada’ (2012)…

Zinemaren arloan Donostiako Nazioarteko Zinemaldiaren berri eman du 1988tik, etenik gabe, lehenengo "Deian", eta duela urte askotatik "El Diario Vasco" egunkarian, non zinema-kritikari gisa jardun ohi baitu. Seminci delakoan, Valladolideko Zinemaren Nazioarteko Astean, 2015. urteaz geroztik eguneroko zutabe bat idazten du ‘El Norte de Castilla’ egunkarian. 2016an Wroclaw-ko (Polonia) T-Mobile New Horizons jaialdiak euskal zinemari eskaini zion zikloaren programatzailea eta aurkezlea izan zen. Filmak aurkeztu eta solasaldiak dinamizatu ohi ditu Kresala zinema-klubean eta Eragin elkartean.