BIDEOSORMEN MUSIKALAREN LEHIAKETA
AMUA jaialdiak, bere bosgarren edizioan eta Hondarribiko Udaleko gazteria sailarekin lankidetzan, Hondarribiko Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan matrikulatuta dauden 16 eta 18 urte bitarteko gazte guztientzako musika bideosormeneko obretarako lehiaketa bat antolatu du.
Lan horiek aurrera eramateko, Hondarribiko Udalak, gazteria sailaren bitartez, musika bideosormenari buruzko tailer bat sortu du. Bertan, ikus-entzunezko lan bat egiteko tresnak eta teknikak ikasi ahal izango dira eta AMUAk bere jaialdiaren 5. ediziorako deituko duen lehiaketara aurkeztu ahal izango da.