AMUA CLUB 2022
#01

SÓTANO SURF

2022.06.03 + 2022.06.04
HONDARRIBIA

Aurtengo Amaclubean, Hondarribiko Udalaren laguntzarekin, lan berri bat proposatzen dizuegu, Amua club sotano surf ekimena burutzeko, Radio3eko El sotano saioaren lankidetzarekin.

Bi egun musika, irrati, dokumental, eta Dj-ekin, musikaren eta Surf kulturaren inguruan. Bi eszenatoki desberdinetan, Itsas Etxea auditorioan eta Butroi Pasealekuan, gustuko dugun eta gure eskualdeko kulturan oso hurbila dugun zerbait ezagutzeko eta sakontzeko.

En el Amuaclub de este año y con la colaboración del excelentísimo ayuntamiento de Hondarribia, os proponemos una nueva colaboración con El Sótano de Radio3 para llevar a cabo el Amua club Sótano surf.

Dos días de música, radio, documentales y Dj´s alrededor de la música y cultura Surf. En dos escenarios distintos, el auditorio Itsas Etxea y en el Paseo Butrón para disfrutar, conocer y profundizar en algo que nos gusta y es muy cercano en la cultura de nuestra comarca.


PROGRAMA 2022.06.03 / ITSAS ETXEA AUDITORIUMA
19:00
EL SÓTANO (RADIO 3)
+ PEDRO TEMBOURI + FERNANDO PARDO + MONTERREY SURFERS (LIVE)
Irratia / Radio
20:00
ITSAS ETXEA AUDITORIUMA
LA PRIMERA OLA
Proiekzioa / Proyección

PROGRAMA 2022.06.04 / BUTROI PASEALEKUA
16:00
DJ M_FAB (WARM UP)
DJ emanaldia / Sesión DJ
17:00
MONTERREY SURFERS
Kontzertua / Concierto
19:00
LOS TIKI PHANTOMS + Fernando Pardo
Kontzertua / Concierto

AMUA CLUB kultur ekitaldiak ulertzeko modu ezberdina da, entzule guztiei zuzendutako musikari eskainitako gunea, kontzertuez haratago doazen jarduera ugari biltzen dituen proiektua. Musikara hurbiltzeko beste modu bat da.

Gure kultur proiektuaren abiapuntua 2018. urtean sortua da. Programazio eklektiko bezain pedagogikoarekin ahaleginak egiten ditugu musika hainbat ikuspuntutatik lantzen. AMUA KLUBak jarduera ugari biltzen ditu: zuzeneko irratia, binilo azoka, podcast-ak, hitzaldiak, eztabaidak, film dokumentalak, film laburrak, DJ-ak, tailerrak, estreinaldiak, bideoklipak, eta beste hainbat ekimen. Musikarekin gozatu eta ikasteko bidea ematen duen edozein formatu ongi etorria da gure proiektuan.

AMUAren azken ekitaldietan genero, artista edo ikus-entzunezko formatu baten inguruko saio monotematiko bereziak egin ditugu. Eta ildo horretatik gabiltza. Elvis Presley-ren inguruko musika, rumba katalana, bideoklipa… urte hauetan horietan jardun dugu ederki gozatuz.

AMUA CLUB es una forma distinta de entender los eventos culturales, un espacio dedicado a la música para todos los públicos y con una amplia diversidad de actividades que van más allá del concierto en directo. Otra manera de acercarse a la música.

El punto de partida de nuestro proyecto cultural arranca allá en 2018. Con una programación ecléctica y eminentemente pedagógica intentamos abarcar la música desde varios focos y puntos de vista. AMUA CLUB es radio en directo, feria de vinilos, podcast, charlas, debates, películas documentales, cortometrajes, Dj´s, talleres, películas de estreno, cortometrajes, videoclips y mucho más. Cualquier formato que permita disfrutar y aprender de la música siempre tendrá cabida en nuestra propuesta.

En las últimas ediciones de AMUA nos centramos en realizar especiales monotemáticos acerca de un género, un artista o un formato audiovisual. Y ese es el camino que estamos marcando. El mundo de la música alrededor de Elvis Presley, la rumba catalana, el videoclip fueron especiales que llevamos a cabo estos años y que tanto hemos disfrutado.

AMUA RADIO

AMUA irratia tailer gisa jaioa da, eta bertan musikarekin esperimentatu, ikasi eta gozatzen dugu, gehien gustatzen zaigun formatuetako batean. Gure proiektuaren funtsari jarraituz, AMUA irratia eklektikoa, parte hartzekoa eta didaktikoa da.

Bertan DJ, hainbat musikari eta melomanok eta laguntzaile ugarik hartzen dute parte, guztiak ere proiektuaren aberasgarri, ikuspuntu ezberdinak ematen baitituzte gai beraren inguruan. Gainera irrati bizia eta dinamikoa da, irrati-saio bakoitzean egitura, sekzio, eta irrati-gintza modu ezberdinak sartzen ditugu eta.

Elkargunea da saio bakoitzean liluratuak egon nahi duten guztientzat, musikarekin, eta bere historia eta gorabeherekin ondo pasatu, ikasi eta gozatu nahi duen ororentzat.

AMUA radio nace como un taller de radio donde experimentamos, aprendemos y disfrutamos de la música en uno de los formatos que más nos gusta. Siguiendo la coherencia de nuestro proyecto, AMUA radio es ecléctica, participativa y didáctica.

En ella participan distintos DJ´s, músicos, melómanos y un sin fin de colaboradores que enriquecen el proyecto además de dar múltiples puntos de vista acerca de un mismo tema. Es además, una radio viva y dinámica ya que en cada nuevo programa incorporamos nuevas estructuras, secciones y maneras de hacer radio.

Un punto de encuentro para todos los que quieran sentirse sorprendidos en cada programa, divertirse, aprender y disfrutar de la música, su historia y sus entresijos.

ZINEMALDIA / FESTIVAL

Hondarribiko AMUA kultur elkarteak antolatzen dugu musika-zinema dokumentalari buruzko zinemaldia. 3 urte eman ondoren jaialdi eklektikoa antolatzen, (irratia, hitzaldiak, eztabaidak, musika –dokumental eta –filmen proiekzioa, binilo azoka, kontzertuak etab.), orain ardatz nagusia musika duten film labur formatuko proiektu zinematografikoak sortzean jartzen dugu indarra.

El festival de cine documental musical lo organizamos desde la asociación cultural AMUA de Hondarribia. Después de 3 años organizando un festival ecléctico donde cabe la radio, las charlas y debates, la proyección de documentales y películas musicales así como feria de vinilos y otras actividades como conciertos nos centramos en dar luz a proyectos cinematográficos en formato cortometraje siempre centrados en la música como eje principal.