Hautatuak 2021
A DEER FALLING INTO THE SEA
Marco Huertas (2021 / 11')

Berlin, 2020ko negua. Al Pagodak Lucky Veil bere bakarkako estreinaldiko albuma sortzea eragin zuten pertsonak eta lekuak bisitatzen ditu; albuma urte horretako urrian estreinatu zen. A DEER FALLING INTO THE SEA filmak kezka eta isolamenduarekin borroka egitera kondenatuta dagoen belaunaldi bat islatzen du. Bereziki iluna den negua azaltzen du, bizitza, ezagutzen genuen hura, etenda geratu den negua. Alemaniako hiriburuari egindako maitasunezko eskutitz gazi-gozo bat. Alemaniako kale ilunak ere, filmeko pertsonaia dira. Dokumental eta bideo-album arteko hibrido honetan oroitzapenak eta gaur egungo erretratu onirikoa txandakatzen dira, itxurazko bijilia edo amets egoera batetik. Eta horri guztia erantsita valentziar artistaren musika osatzen duten zatiek eta elementuek eratutako soinu banda.

amuahondarribia@gmail.com
Copyright © Amua Hondarribia 2021. All rights reserved.
Web diseinua BIBAT + TICon