Programa 2021
Itsas etxea auditoriuma (hondarribia)
IN-EDIT SAIOA

ROBIE

https://player.vimeo.com/video/500446031?h=dadd80c894

Hasieran Robie-ren hurrengo albumerako marking of-a izan zena, bukaeran egunkari bisuala bihurtu zen. Sortzen ari den artista gazteak bere lehenengo albuma egiterakoan aurre egin behar dien egunerako lan, oinaze eta gloriak. Berak kontatzen du nola puskatu zitzaion bihotza, nola bilatzen duen bere bideo musikaletarako finantzazioa, nola bizirauten duen, eta nola bilakatzen den musika bizitzen duen guztia.

Robie eta Laura Put diziplina anitzeko bi artista dira, Espainian LGTB komunitaterako erreferenteak direnak. Musika, filmak, aktoresak izatea, idaztea… ez dago gustatzen ez zaien artearen arlorik.

Beti esperimentatzen ari dira, Ikuspegi zintzotik abiatuta guztiontzako istorioak sortzen.

BLONDIE: VIVIR EN La Habana

https://www.youtube.com/watch?v=pXbtAlJhZpU

Blondie: Vivir en la Habana, filmak Debbie Harryri eta banda legendarioaren gainerako kideei jarraitzen die Kubara egindako bidaian, New York eta Habanaren arteko trukea eta politika esploratuz, eta musikari kubatarren eragina aztertuz.

Blondie Habanara –Kuba– gonbidatu zuten 2019an, eta han bertako musikariekin jardun eta elkarlanean aritu ziren, kultur trukeko programa baten barruan. Bidaiak itxuraz bandak zenbait hamarkadatan izana zuen amets bat bete zuen, bereziki Chris Stein kide sortzaile eta gitarrarena, 40 urtez bisitatu nahi izan baitzuen.

amuahondarribia@gmail.com
Copyright © Amua Hondarribia 2021. All rights reserved.
Web diseinua BIBAT + TICon