
Lagun batek abesti bat, disko bat edo talde/bakarlari bat gomendatzen dizunean. Ba al da gauza handiagorik?
AMUAtik MUSIKEROA berri bat proposatzen dizugu, non musikariek eta kultur munduko izen ezagunek euren kultur ekarpenean eragina izan duten abesti, album eta kontzertuez hitz egingo diguten. Horretarako, binilo berriak eta zaharrak berreskuratuko ditugu, edo plataforma digitalen klik-ak kontatuko ditugu. Eta norbaitek Youtubeko bideo bat erakutsi nahi badigu, ikusiko dugu eta hartaz hitz egingo dugu.
MUSIKEROA berri honetan Anari izango dugu, musika estilo paregabeko artista, abeslari, gitarrista eta konpositorea, musika erraietatik sortzen zaiona, rocka eta folka uztartzen dituena, eta, aldi berean, etengabe berritzen eta soinuak esploratzen diharduena. Bere letren sakontasun poetikoa, zintzotasuna, hunkigarritasun gordina eta dotorezia ere nabarmendu behar dira, maitasunari, bakardadeari, tristurari, edertasunari, identitateari, introspekzioari, gizarteari, politikari... buruzkoak baitira.
Anarirekin solasaldi intimo bat izango dugu, gaur egun artista izateko eragin dioten hamar abestiren inguruan.
Musika entzun eta musikaz hitz egingo dugu. Bi orduko proposamen bat egiten dizugu bi besaulkirekin, argi epela, soinu beroa eta hunkituko gaituzten abesti eta istorioekin.