Musika-film laburren zinemaldia 1. edizioa
2021ko abenduraren 3tik–5era
Itsas Etxea Auditoriuma (HONDARRIBIA)
Programa ikusi
cartel
Amua in-edit hondarribia

Musika film laburren jaialdia Hondarribiko AMUA kultur elkartea garenok antolatzen dugu, Hondarribiko Udalaren laguntza ordainezinarekin, eta Bartzelonan, Madrilen, Europan eta Hego Amerikan egoitza duen In edit musika zinema jaialdiaren laguntzarekin. Jaialdi eklektikoa da: bere baitan hartzen ditu irratia, hitzaldiak, eta eztabaidak, dokumentalen eta film musikalen proiekzioa, eta biniloen azoka eta beste zenbait jarduera, besteak beste kontzertuak. Argitara ematen ditugu film laburreko formatuko proiektu zinematografikoak, betiere, ardatz nagusi gisa, musikan oinarrituta.

Amua club

AMUA CLUB kultur ekitaldiak ulertzeko modu ezberdina da, entzule guztiei zuzendutako musikari eskainitako gunea, kontzertuez haratago doazen jarduera ugari biltzen dituen proiektua. Musikara hurbiltzeko beste modu bat da.

Gure kultur proiektuaren abiapuntua 2018. urtean sortua da. Programazio eklektiko bezain pedagogikoarekin ahaleginak egiten ditugu musika hainbat ikuspuntutatik lantzen. AMUA KLUBak jarduera ugari biltzen ditu: zuzeneko irratia, binilo azoka, podcast-ak, hitzaldiak, eztabaidak, film dokumentalak, film laburrak, DJ-ak, tailerrak, estreinaldiak, bideoklipak, eta beste hainbat ekimen. Musikarekin gozatu eta ikasteko bidea ematen duen edozein formatu ongi etorria da gure proiektuan.

AMUAren azken ekitaldietan genero, artista edo ikus-entzunezko formatu baten inguruko saio monotematiko bereziak egin ditugu. Eta ildo horretatik gabiltza. Elvis Presley-ren inguruko musika, rumba katalana, bideoklipa… urte hauetan horietan jardun dugu ederki gozatuz.

Amua club
amua club
amua radio
Amua irratia

AMUA irratia tailer gisa jaioa da, eta bertan musikarekin esperimentatu, ikasi eta gozatzen dugu, gehien gustatzen zaigun formatuetako batean. Gure proiektuaren funtsari jarraituz, AMUA irratia eklektikoa, parte hartzekoa eta didaktikoa da.

Bertan DJ, hainbat musikari eta melomanok eta laguntzaile ugarik hartzen dute parte, guztiak ere proiektuaren aberasgarri, ikuspuntu ezberdinak ematen baitituzte gai beraren inguruan. Gainera irrati bizia eta dinamikoa da, irrati-saio bakoitzean egitura, sekzio, eta irrati-gintza modu ezberdinak sartzen ditugu eta.

Elkargunea da saio bakoitzean liluratuak egon nahi duten guztientzat, musikarekin, eta bere historia eta gorabeherekin ondo pasatu, ikasi eta gozatu nahi duen ororentzat.

Amua irratia
Antolaketa

amua hondarribia
Kolaboratzaileak

Babesleak

bidassoa baque
amuahondarribia@gmail.com
Copyright © Amua Hondarribia 2021. All rights reserved.
Web diseinua BIBAT + TICon