Epaimahaia 2021
aranza-calleja.jpg
ARÁNZAZU CALLEJA

Aranzazu Calleja 1977an jaio zen. Bibolin irakaslea izateko, Bilboko Kontserbatorio Nagusian egin zituen ikasketak. Arte ederretan lizentziatua da Euskal Herriko Unibertsitatearen eskutik. Bi ikasketa horiek egin izanak zinema-soinuaren interesa piztu dio.

Musika arloko bere prestakuntza Bartzelonan osatu zuen. Horretarako, Taller de Musics eta Pompeu Fabra Unibertsitatean aritu zen. Geroxeago, AEBko Boston hiriko Berklee College of Music ospetsuan ikasteko beka bat jaso zuen. Berlinale Talents 2014an, Berlineko Zinemaldiaren 64. edizioaren barneparte, hartzeko hautatua izan da.

Bere ikasketa-iturriak askotarikoak izateak nahiz hainbat artetarako interesa izateak ez-ohiko musikagile bilakatu dute. Bere metodologiak, gainera, istorio bati musika jartzerako orduan, bereizgarria izateko nahia islatzen du.

javier-tolentino.jpg
JAVIER TOLENTINO

Javier Tolentino Informazio Zientzietan lizentziaduna da Madrileko Unibdertsitate Konplutentsearen bidez, eta Salamankako Unibertsitatean Zuzenbidea ikasi zuen; Ez zuen Zientzia juridikoetan lizentziatura lortu, baina ez zen hiriko Serrano kaleko Zine Klubetik atera, han ulertu baitzuen zinemak bere bizitza aldatu zuela. Erredaktore lanpostua lortu zuen irrati publikorako (RNE) oposizio libreetan, kate horretako programa informatibo karismatikoenetako batzuk (Siete días, Informe Abierto, La Jornada, El Ciempiés) zuzendu ondoren, berehala kultur kazetaritzaren eta informazio zinematografikoaren alde egin zuen, eta espainiar irratian ospe handiena duen kultur programaren partaide izan da: El Ojo Crítico. Saio honek espainiar irratiaren sari garrantzitsuak lortu ditu: Ondas, Premio Nacional, etab.

Saio hauen sortzailea, fundatzailea da zuzendaria da: El Otro Cine Posible (Radio 5), El Árbol de las Palabras (Radio Exterior de España) eta El Séptimo Vicio (Radio 3); azken saio horrek hamazazpi urte daramatza irrati publikoaren kultur katean, eta Tolentinok horrekin ehun bat sari irabazi ditu, horien artean Kritikaren Saria, bere ibilbidea aitortzeko saria Donostiako Zinemaldiagatik, Puente de Toledo de Madrid saria, argitalpenaren irakurleek ematen duten Versión Original saria, eta beste asko.

ricardo-aldarondo.jpg
RICARDO ALDARONDO

Ricardo Aldarondo (Donostia, 1961), kritiko zinematografikoa eta El Diario Vasco egunkariko Kultura erredaktorea da. Kolaboratu ohi du Fotogramas, Nosferatu, Rock de Lux eta Dirigido Por aldizkarietan. Informazio Zientzietako Lizentziaduna, Donostiako Nazioarteko Zinemaldiko zuzendaritza eta hautaketa batzordeko kidea eta Komunikazio burua izan da (2000-2009).

Zenbait liburu kolektibotan parte hartu du: Merian C. Cooper y Ernest B. Schoedsack; Georges Franju; American Way of Death: Cine negro americano 1990-2010; Don Siegel; Richard Brooks; Terence Davies. Los sonidos de la memoria; Henry King; Entre el documental y la ficción. El cine de Imanol Uribe; Un cineasta llamado Pedro Olea; El cine fantástico y de terror de la Universal; Diccionario de películas del cine norteamericano. Antología crítica; Cine in Spagna Oggi; Cine fantástico y de terror alemán (1913-1927); American Gothic, el cine de terror USA 1968-1980 eta Teen Spirit. De viaje por el pop independiente.

amuahondarribia@gmail.com
Copyright © Amua Hondarribia 2021. All rights reserved.
Web diseinua BIBAT + TICon