Musika-film laburren zinemaldia 2. edizioa
2022ko abenduraren 8tik–10era
Itsas Etxea Auditoriuma (HONDARRIBIA)
Programa ikusi
cartel
Amua in-edit hondarribia

2022ko Amua In-Edit jaialdia datorren abenduak 8, 9 eta 10ean ospatuko da. Hondarribiko udalarekin eta In-Edit Barcelonarekin elkarlanean, bigarren urtez jarraian egingo da musika laburmetraien ekitaldia.

Adi egon, sekzio ofizialeko saioez gain, aurten Juan Perro (Santiago Auseron) ezagunaren kontzertua izango baitugu, baita Sharon Jones amabitxi duen Shirley Davis & The Silverbacks taldea ere. Soul purua. In-Edit saio berezia izango da "Sonic Fantasy" dokumentalarekin, zeinak Michael Jacksonen "Thriller" lanaren ekoizpenari buruz hitz egiten duen. Bestalde, gazte eta ez hain gazteentzat Dj tailerra izango da Shakin Piñasen eskutik, eta lurazalaren gainean dagoen Dj handiena etorriko zaigu berriz ere, Dj Fonki Cheff. Guztiok prest edizio berri batetarako? Goazen!!

Amua club

AMUA CLUB kultur ekitaldiak ulertzeko modu ezberdina da, entzule guztiei zuzendutako musikari eskainitako gunea, kontzertuez haratago doazen jarduera ugari biltzen dituen proiektua. Musikara hurbiltzeko beste modu bat da.

Gure kultur proiektuaren abiapuntua 2018. urtean sortua da. Programazio eklektiko bezain pedagogikoarekin ahaleginak egiten ditugu musika hainbat ikuspuntutatik lantzen. AMUA KLUBak jarduera ugari biltzen ditu: zuzeneko irratia, binilo azoka, podcast-ak, hitzaldiak, eztabaidak, film dokumentalak, film laburrak, DJ-ak, tailerrak, estreinaldiak, bideoklipak, eta beste hainbat ekimen. Musikarekin gozatu eta ikasteko bidea ematen duen edozein formatu ongi etorria da gure proiektuan.

AMUAren azken ekitaldietan genero, artista edo ikus-entzunezko formatu baten inguruko saio monotematiko bereziak egin ditugu. Eta ildo horretatik gabiltza. Elvis Presley-ren inguruko musika, rumba katalana, bideoklipa… urte hauetan horietan jardun dugu ederki gozatuz.

Amua club
amua club
amua radio
Amua irratia

AMUA irratia tailer gisa jaioa da, eta bertan musikarekin esperimentatu, ikasi eta gozatzen dugu, gehien gustatzen zaigun formatuetako batean. Gure proiektuaren funtsari jarraituz, AMUA irratia eklektikoa, parte hartzekoa eta didaktikoa da.

Bertan DJ, hainbat musikari eta melomanok eta laguntzaile ugarik hartzen dute parte, guztiak ere proiektuaren aberasgarri, ikuspuntu ezberdinak ematen baitituzte gai beraren inguruan. Gainera irrati bizia eta dinamikoa da, irrati-saio bakoitzean egitura, sekzio, eta irrati-gintza modu ezberdinak sartzen ditugu eta.

Elkargunea da saio bakoitzean liluratuak egon nahi duten guztientzat, musikarekin, eta bere historia eta gorabeherekin ondo pasatu, ikasi eta gozatu nahi duen ororentzat.

Amua irratia
Antolaketa

amua hondarribia
Kolaboratzaileak

Babesleak

keler baque
amuahondarribia@gmail.com
Copyright © Amua Hondarribia 2022. All rights reserved.
Web diseinua BIBAT + TICon