Hautatuak 2022
White Man Plays Kologo
Vicens Ferreres (11´-2022)

Joan Menak Kataluniatik Hagara (Holanda) emigratu zuen 2008ko krisi finantzarioan. Han bakarkako karrerari ekin zion, Ell Sol (Bera bakarrik) izenarekin, eta agertokirik sinestezinenetan abestu zuen, beti katalanez. Birak egiten ez zegoenean lorezaintza lanak egiten zituen eta kontzertuak antolatzen zizkien hiritik pasatzen ziren bera bezalako musikari nomadei, Hagako bere apartamentu ñimiñoan. Horietako bat Ghanako King Ayisoba trobadorea izan zen, kologoaren erregetzat hartzen dena. Menak instrumentu horren aldeko interesa sentitu zuen eta Ayisobari jotzen irakasteko eskatu zion. Urte batzuk geroago, Ayisobak Mena Ghanara gonbidatu zuen Batakari Fest musika tradizionalaren jaialdian jotzeko. Menak Afrikako herrialde hartara iristean egin zuen lehenengo gauza bere kologoa egitea izan zen, eta horrela Ghanako iparraldeko instrumentu tradizionala jo zuen lehenengo “gizaki zuria” izan zen.

amuahondarribia@gmail.com
Copyright © Amua Hondarribia 2022. All rights reserved.
Web diseinua BIBAT + TICon