Hautatuak 2022
Maldita: A love song to Sarajevo
Amaia Remirez, Raúl de la Fuente Calle (27´-2022)

Ez armen zamak, ez historiaren oldarrek, ez mundu “garbia” nahi duten horien enbidiak ez dute Sarajevo garaitu, gaur egun inoiz baino indar handiagoarekin birsortzen den hiria. Božo Vrećok, Balkanetako artisten iraultzaileena denak, bikain hezurmamitzen du “Hiri errugabearen” arima, eta konplexurik gabeko bere jokaerarekin, zubiak eraikitzen ditu iraganaren eta orainaren artean, gizonen eta emakumeen artean, jatorrien eta lurraldeen artean. “Maldita. En Love Song to Sarajevo” bizitzari eskainitako kantu bat da, bi hiriren (Sarajevo eta Bartzelona) arteko maitasun istorioari kantua, bi hiriak une zailetan elkartzen jakin baitzuten elkarri inoiz adio ez esateko.

amuahondarribia@gmail.com
Copyright © Amua Hondarribia 2022. All rights reserved.
Web diseinua BIBAT + TICon