Programa 2022
Itsas etxea auditoriuma (hondarribia)
Shirley Davis & The Silverbacks + Dj Fonki cheff

Doako sarrera gonbidapenarekin: Arma plaza / tickets.kutxabank.es

Shirley Davis soul europarraren diva berritzat hartzen da, eta bere historia berezia da. Londresen jaio zen, guraso jamaikarrak ditu, eta kontzertuak egiten ziren Wembley estadioaren itzalean bizi izan zen. 16 urte zituela australiar batekin ezkondu zen, han ia bere heldu aro osoa pasatu zuen, eta Grand WaZoo bandan sartu zen. Banda horrekin Wilson Pickett-en korista izan zen, bandak soul izarraren oinarrizko banda gisa jotzen zuen bitartean. Adiskidetasun harreman estua izan zuen Marva Withney-rekin, eta horrek eragin zuen single bat grabatzea Osaka Monaurail banda japoniar handiarekin. Kolaborazio gehiago egin ditu hainbat zigilu diskografikotarako; horietatik bereziki aipagarria da Deepface-ren “I Want to Live” dance singlea, Australiako zerrendetan 1.a izatera iritsi zena.

amuahondarribia@gmail.com
Copyright © Amua Hondarribia 2022. All rights reserved.
Web diseinua BIBAT + TICon