Sarrerak 18 €: Arma plaza / tickets.kutxabank.es
Kale-arlote izena du; Santiago Auserón-en marka artistikoa trobadore tradiziora itzuli zen “Radio Futura” eta gero. Juan Zorro ere izan zen, Erdi Aroko galiziar juglarra, Iberian kanido abeslarien saga inauguratu zuena. Ez dira historian zehar antzeko bestelako aztarnak falta, pentsalari zinikoen eskolatik hasita Kafkaren zakur musikarietaraino, tartean Miguel de Cervantesen Cipión y Berganza lanaren hausnarketatik pasata.
Baina bere jaraunspen elektrikoak lehenik sonero kubatarren tradizioarekin senidetu nahi izan zuen; horiek Santiago Auserónek 1984n Kubara egin zuen lehenengo bidaian ezagutu zituen. Han ohartu zen bazeudela abesle beltz eta mulatoak jatorri afrikarreko moldeetan erabiltzen zutenak erraz espainiar hizkuntza, musika afroamerikarraren itsasoaz beste aldeko lurraldearekin konparazioa egiteko bidea emanez. Santiago Auserónek horrela lotu egin zituen hitzak herri musikaren korronte sakonei, oinarri iraunkorretan ezarritako etorkizun artistikoa bilatu nahian.