EU / ES

SAIL OFIZIALA EPAIMAHAIA


SARA ZOZAYA

Sara Zozaya organikoaren (bere lehen instrumentua bezala, akordeoia) eta digitalaren artean mugitzen den artista donostiarra da. Bere ibilbidea sentsibilitate melodikoaren eta soinu-esperimentazioaren arteko bidegurutzean garatu da, eta, horren ondorioz, hainbat sari jaso ditu, hala nola 'Musika Bulegoa'. Bestalde, Benito Lertxundi bezalako erreferentziazko artistekin lankidetzan aritu da.

Gaur egun, Kataluniako Aloud Music zigiluarekin bere EP berria merkaturatzeko prestatzen ari da, eta arte-adierazpide berriak aztertzen dituzten hainbat musika-proiekturen parte da.

MAR IZQUIERDO

Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatua da Nafarroako Unibertsitatean, eta 12 urtez lan egin zuen zinematografiaren sektorean. Ekoizpeneko koordinatzailea izan zen, batez ere nazioarteko proiektuetan. Horrez gain, Espainiako, Portugalgo, Italiako eta Greziako telebista-programekin batera lan egin zuen, produkzio-buru gisa.

2016an, Donostiara itzuli zen, DSS2016 Europako Kultur Hiriburuaren produkzio-taldean parte hartzeko. Bertan, proiektuaren ekoizpen logistikorako lanak egiten ditu. Ordutik, hainbat motatako kultur proiektuen ekoizpena uztartzen du, hala nola D-Feria, Jazzaldia, kontzertuak, etab.

2020an, EGOko (Euskal Herriko Gazte Orkestra) kudeaketa-taldean sartu zen, eta ekoizpen- eta kudeaketa-koordinazioko lanak ere egiten ditu. Azkenik, 2021ean, Zineuskadin koordinatzaile lanetan hasi zen, laguntzak eta Zinema Euskaraz proiektua kudeatzen, besteak beste.

JUAN GONZÁLEZ ANDRÉS

Kazetaritzan lizentziatua Euskal Herriko Unibertsitatean, 2019tik Donostia Zinemaldiko Komunikazio taldean egiten du lan eta 2022az geroztik Hautaketa Batzordeko kide da. Aurretik, kazetari lanak egin zituen Radio Nacional de Españan, Vasco Press eta France Presse agentzietan, eta Noticias de Gipuzkoa eta El Diario Vasco egunkarietan.

Azken komunikabide horietan eta 15 urte luzez, kultur informazioa eta zinema eta jazz jaialdien berri eman zuen, erreportaje, elkarrizketa, kronika eta kritika moduan. Zineman eta musikan espezializatua, argazkilari aritzen da Euskal Herriko rock jaialdi eta kontzertuetan. Caimán Cuadernos de cine, Rockdelux, Mondo Sonoro, Colección Nosferatu eta Donostia Zinemaldiko egunkariko kolaboratzailea ere.

2020an, Ulu Media audio-faktoria sortu zuen taldeko kide izan zen, eta EITBrentzat Artxipelagoa (2021) soinu-fikziozko seriea, Harresi ikusezina / El muro invisible (2022) dokumentala eta Estamos dentro (2021-2022) elkarrizketa-podcasta zuzendu eta ekoitzi ditu.