Iñigo Kintanak zuzendutako ikus-entzunezko proiektuak Musika Bulegoak Espainiako Kultur Zentroarekin batera 2024ko otsailean Ekuatore Gineako Batan antolatu zuen egoitza artistikoa erakusten du. Egoitza honetan Gipuzkoako bi txalapartarik hartu zuten parte: Mikel Ugartek eta Manu Gaignek. Nelida Karr, Nene Bantú, Jay Nvok eta Salomon Eduok artistekin lan egin ahal izan zuten.